viernes, 24 de febrero de 2012

Ostegunak

Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela motz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Or duan ez duzu "Ostegunak" ezagutzen, Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen" ondo pasatze asolagabearen apología hutsa duzu, alde guztietatik.

Izenburua, estudiante asko biltzen diren hirietako girotik dator ostegunekoa da ikasle horiek asteburuan etxera itzuli aurretik bertan pasatzen duten azken gaua, eta zuku guztia atera nahiko diote, denak kalera atera eta hantse hasten dira poteoa, parranda, ligatzeko ahaleginak eta bestelako erokeriak. Bost ipunetan zehar, era guztietako pertsonaia eta egoera xelebreak agertuko zaizkizu, gaueko parranda giroan "tunoen" konpetentzia jasan ezin duten koadrila baen gorabeherak bere maitasun platonikoaren oheratzeko estrategiak lantzen dituen gizajoa, bertako neskekin ezin eta ligatzeko asmoz Aste Santuan Malagaraino jotzen duen lagun taldea, azken ordura arte batere ikasi ez eta azterketa bezperan txuletak egiten hasten den ikaslearen estuasunak, etxe azpian bizitzera atso marmaru bat datorkien pisukideen larrialdiak.

Hizkuntza erraz eta zuzen batean idatziz eta umore batzuetan zoro besteeetan beltz eta krudel bat erabiliz, atseginez eramango zaitu Arretxek bere istorioetan barrena, eta atsegin hori beteagoa egiten da amaiera bakoitzean espero ez duzun ustekabea topatzean. Hitz batean esateko, bere alaitasun eta ganoragabekeria honekin bizipoza dario bilduma osoan eta halakoxea da bukaeran uzten duen gustu ederra. 107 orr.

No hay comentarios:

Publicar un comentario