Mostrando entradas con la etiqueta Euskaraz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Euskaraz. Mostrar todas las entradas

sábado, 7 de diciembre de 2013

Nafarroa: Iragana eta geroa

Gaztelako Erresumak Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia bereganatu eta Nafarroa itsas irteerarik gabe utzi zuen duela 800 urte, 1200. urtean. Urteurren baten aitzakian idatzitako kazetarilana da, beraz, liburu hau. Gertaera historiko baten azterketa egiten duen kazetari lana da.

Ezbairik gabe,orioitzea merez iduen gertaera da ordukoa, batez ere, bere baitan biltzen dituelako egun Euskal Herriak bizi duen egoera politiko-historikoaren gako batzuk: lurraldetasuna eta subiranotasun gatazka. Izan ere,gertaera hartaz geroztik Euskal Herriko lurraldeek ez dute erakunde komunik izan, gaur egun arte.

Horregatik, Nafarroaren iragana ez ezik, Nafarroaren orain eta geroa ere aztertzen da liburu honetan. Gertaera historikoen kontaketa egiten da lehenik, historialarien ikuspuntua eskaintzen da gero eta, gertaeraren eguneratzen politikoa egiten da azkenik, gaur egungo ordezkari politikoen eskutik.

Halaber, azken urteotan Nafarroako Historia Politikoak hartu duen norabide berria ulertze
ko, eta ildo horretan argitaratu diren liburuek sortu duten eztabaidan sakontzeko, euskarazko lehen libutua da hau.

viernes, 10 de mayo de 2013

Bertatik ikusita beste era batera dira gauzak

Urrutian ibaia estu-estu egiten da. Ebak badaki hori. Baina zera esaten diote beti: "Hala ematen du, baina hori ez da horrela". Baina inork ez dio argitzen hori zergatik ez den horrela. Horregatik abiatzen da Eba, ibaian, leku estu horren bila. Plastikozko bere bainera urdina hartzen du untzi bezala. Eta bainerak eramango du ikuskizun eta gertakizun harrigarrienetara, ibaian zehar. Bidaia horretan zenbait lagun ere elkartuko zaizkio, oso pertsonaia bitxiak guztiak. Oso interesgarriak dira pertsonaia hauen arteko abenturatxoak.

sábado, 23 de marzo de 2013

Goizuetako Ezkongaiak

Goizuetako Ezkongaiak irakurtzen hasi eta bukatu arte ez duzu asper-unetxorik izango; (egia) horren da atsegin eta kilikagarri. Goizuetara deitu dute Jon Bidart detektibea, On Lorentzok karta bat bidali dio Goizuetara joateko lehenbailehen, bere bizia arrisku haunditan dagoela uste izateko pizusko arrazoiak baititu. Astelehen gauean bere zain egongo zelakoan, Bidart iristerakoan ez du inor aurkituko. Berandu da, norbaitek hil egin du. Nor izan ote da?

domingo, 17 de marzo de 2013

Zirriborro Eskarlata

Liburu hau omenaldi liburua da. Ehun urte dira Sherlock Holmes sortu zela. Munduko detektiberik ezagunena izatera helduko zen pertsonaia hau ez zen ezerezetik sortu. Edgar Allan Poek eta bestek erabili zuten dezentez lehenago detektibearen figura beren obretan. Baina ez zuten sekula Conan Doyleren pertsonaiak lortu zuen adinako arrakastarik lortu.

Gutxi izan dira egilearen izena lurperatzea lortu duten pertsonaiak, eta Sherlock Holmes dugu horietako bat. Hori aski da fikziozko krimena gaitzat duen jeneroan bere lekua izateko.

Zirriborro Eskarlata dugu Conan Doyleren behen nobela eta Sherlock Holmes detektibea lehenbizikoz azaldu zena. Hortik aurrera misterio franko argituko zuen. Hau izan zen argitu zuen lehenbizikoa. Obra honek, bere zaharrean, oraindik haur sortuberriaren xarma gordetzen du.

Liburu hau, bihar martxoaren 18an, Uharteko Euskaltegian utziko dut Book Crossingaren bidez.

miércoles, 20 de febrero de 2013

Pernando Amezketarra

Euskal Herriko txoko guztietaraino zabaldu dira, ahoz-aho, Pernandoren esaera eta gertakizunak. Hala ere, oso gutxi dakigu gizon honen bizitzaz. Pernando ez zela inoiz bizi izan esaten dutenak ere badaude; alegia, euskaldunen irudimenak sortu duen pertsonaia bat dela eta pertsonaia honetaz baliatu dela herria, zenbait gertaera, asmakizun eta esaera berari ezarriz.
Pernando, Ixpille-saletxe baserrian jaio zen 1764. urteko urriaren 10ean. Joxe Bengoetxea, Adunakoa, zuen aita eta Joxpantoni Altuna, Amezketakoa, ama.1790.go maiatzaren 3an amezketar batekin ezkondu zen, Mari Joxepa Sagastumerekin. Bederatzi seme eta alaba bat munduratu zituzten. Azentzin-txikia izeneko baserrian hil zen, 1823. urteko uztailaren 9an.
Bertsolaritzaren historian ere bere lekua ongi irabazita dauka Pernandok, eta liburuaren azkenengo zatian ikusiko duzu.

miércoles, 13 de febrero de 2013

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar egunetako tartearekin edo. Biak zuzen zuzen etorri ziren nik Boise-ko city amerikano honetan daukadan etxeaino, eta nire iloba Jimmy-k jarri zizkidan eskura. Bata bestearen atzetik etorritako letter horiek errekordatorioak zekarzkidaten, nire bi lagunenak, noski, Iharra eta Beltza.
Old Martin amerikara joan zen artzai gisa bere lurralde maitia utziz. Orain bere bi lagunen hoberen letterak jaso ditu eta bere bizitza nolakoa zen amerikara etorri baino lehen kontatzen du. Eta nola bukatu zuen Iharra eta Beltzaren apustua..

domingo, 13 de enero de 2013

Berdez jantzitako neska

Harrigarriak irudituko zaizkigu Txinako herri-ipuinak, irudimen handikoak. Txinako ohiturek, pentsamoldeak, liluratuko gaituzte. Hil ondoren bizi diren mamuak, berpiztea, magia edo botere berezia duten tresnak... oso egoera arraroak gure mentalidaderako.
Badago zer ikasi, zer dastatu eta gozatu ipuin txundigarri hauetan.

OEren bila

Franek erraz ikasiko du konputagailuekin jolas egiten. Eta ustekabean ezagutuko du OE. Maitemindu ote liteke bera bezalako mutiko bat, OE bezalako neskatxa beltzaran eta ile tente batekin? Josebak, bere lehengusu eta lagunarekin bat eginda, munduan aurrera Japoneraino eramango duen abentura bizia hasiko du. Eta guzti hau elur egun batean gertatuko zaie.

sábado, 15 de septiembre de 2012

Euskaldunen Jatorria Populazioen Genetikaren Argitan

Gaur egungo paleoantropologiak, populazioen genetikak, paleohizkuntzalaritzak eta mitologia konparatuak, elkarlean, euskaldunen jatorriaren inguruan datu berriak eta esanguratsuak eman dizkigute. Nondik gatoz? Nola jendeztatu zen Europa, euskal gunetik, duela 15.000 urte inguru? Euskararen aintzinako erroek bizirik al diraute Europan eta Afrikan? Oso interesgarria. Euskaldunak, azken glaziazioaren ondoren geratzen garen azken arraza gara genetikaren arabera.

domingo, 9 de septiembre de 2012

Kcappo (tempo di tremolo)

Ernesto eta Santos txikitako lagun minak dira. Laura eta Teresa ahizpak dira. Lauen arteko sexu eta afektibitatearen aurkikuntza (seksua amodioa baino indartsuagoa), adiskidantza, etorkizun heldurako itxarokizun eta zalantzak naturaltasunez deskribatzen dira erlatuan. Nagusiek gazteengan ezartzen dieten mugaketa nabarmen agertzen da. Dramaz beteriko liburua da, amai tristearekin.

viernes, 20 de julio de 2012

Egun bat nire bizitzan

Bobby Sandsek komuneko paperean eta uzkian gordetako boligrafo batez idatzi zuen liburu hau borroka eta duintasun testigantza erdiragarria da. 1981. urtean egilea bera eta beste bederatzi gizon heriotzara eraman zituen gose greba egin baino lehen Long Kesh kartzelan zer egoera zegoen erakusten du. Orriotan, irlandar guda presoek jasan zuten oinazearen kontakizun gupidagabea egiten du Bobbyk. Kontakizuna, ezin lazgarriagoa, adore eta sinesmen historia bat da finean: gizon-emakume gutxi batzuek inperio oso baten borondatea apurtu zutenekoa.

Ezin dute edo ez dute sekula gure adorea hautsiko. Ostera buelta bat eman nuen dardarka, eta elurra leihotik sartzen zen nire manten gaineraino. Tiocfaidh ár lá esan nuen neure artean. Tiocfaidh ár lá. (Gure eguna iritsiko da)


martes, 29 de mayo de 2012

Lagun armatua

Liburu honetako protagonista, Alex, Bilbora itzuli da, lehenago oporrak igaro ohi zituen hirira. Itzulerak iraganarekin jarriko du aurrez aurre; lekuak, kantak, lagunak... eta itxuraz amaierarik ez duen gatazka. Baina, batez ere, Zubietarekin jarriko du aurrez aurre. Aspaldiko laguna, Joseba Sarrionandiari kartzelatik ihes egiten lagundu zionetik sasian dabil. Poliziaren esanetan, egun ETAko buruetako bat da; Europako terrorista bilatuenetako bat, baina, aldi berean edo oroz gain, Alexentzat iraganeko lagun da Zubieta.

Penintsula zeharkatzen laguntzeko eskaria jasoko du Alexek eta, zalantza politikoak gorabehera, adiskide zaharra laguntzeko beharra sentituko du. Hala, bada, klandestinitatearen beldurrek, lagunaren uste politikoen tinkotasunak eta aspaldiko oroitzapenek goitik behera inarrosiko dute seiehun kilometro luzetan.

Europaren bihotzetik euskal gatazkaren muinera jo du Raul Zelikek. Road movie edo eta eleberri beltz baten jantzian, esangura politiko sakona duen liburua utzi digu alemanak.

http://www.elkar.com

miércoles, 21 de marzo de 2012

Zure arimaren truke

Galderaz beteriko liburua duzu hau. Zure maiteari minbizia aurkituko baliote eta urtebeteko bizia eman, zer egingo zenuke? Edo, hobeto esanda, zer ez zenuke egingo?
Liburuaren protagonista, Bernat ikerlaria, ataka horretan dago. Iruri neska-laguna minbiziak jota dago, eta azken beltzera doa ezinbestean. Heriotzaren aurrean bi aukera ikusten ditu Bernatek: Iruriren alboan egon daiteke, eta hura zimeltzen ikusi; edo inoiz egin duen ikerkuntzarik harrigarrienean murgil daiteke, baina bikotekidearengandik urrun. Hala, bada, zientzia, artea eta fedearen mugak arakatuko ditu herio andereari iskin egiten saiatzeko.
Maitea salbatzearren, ordea, edozer egiteko prest egongo al da, baita hura galdu behar badu ere? Galderaz galdera eta aurkikuntzaz aurkikuntza, irakurleak narrazioan aurrera egingo du etsipenetik itxaropenerako aukera bakar horren xerka.

http://www.elkar.com

viernes, 24 de febrero de 2012

Ostegunak

Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela motz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Or duan ez duzu "Ostegunak" ezagutzen, Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen" ondo pasatze asolagabearen apología hutsa duzu, alde guztietatik.

Izenburua, estudiante asko biltzen diren hirietako girotik dator ostegunekoa da ikasle horiek asteburuan etxera itzuli aurretik bertan pasatzen duten azken gaua, eta zuku guztia atera nahiko diote, denak kalera atera eta hantse hasten dira poteoa, parranda, ligatzeko ahaleginak eta bestelako erokeriak. Bost ipunetan zehar, era guztietako pertsonaia eta egoera xelebreak agertuko zaizkizu, gaueko parranda giroan "tunoen" konpetentzia jasan ezin duten koadrila baen gorabeherak bere maitasun platonikoaren oheratzeko estrategiak lantzen dituen gizajoa, bertako neskekin ezin eta ligatzeko asmoz Aste Santuan Malagaraino jotzen duen lagun taldea, azken ordura arte batere ikasi ez eta azterketa bezperan txuletak egiten hasten den ikaslearen estuasunak, etxe azpian bizitzera atso marmaru bat datorkien pisukideen larrialdiak.

Hizkuntza erraz eta zuzen batean idatziz eta umore batzuetan zoro besteeetan beltz eta krudel bat erabiliz, atseginez eramango zaitu Arretxek bere istorioetan barrena, eta atsegin hori beteagoa egiten da amaiera bakoitzean espero ez duzun ustekabea topatzean. Hitz batean esateko, bere alaitasun eta ganoragabekeria honekin bizipoza dario bilduma osoan eta halakoxea da bukaeran uzten duen gustu ederra. 107 orr.

domingo, 5 de febrero de 2012

Karramarroaren aztarnak

Bidaietan betirako harrapatuta ez geratzeko, ezinbestekoa da ibilitakoa oroitzapen bilakatzea. Horregatik egiten dira argazki albumak.memoriari jaten emateko. Baina argazkilari traketsa izanik, album ederrik antolatu ezinean, ipuinak egin ditu Hasier Etxeberriak bidaiak berez dakarren ihesetik ihes egiteko. Bost ipuin, bost bidaia, bost lurralde aurkituko dituzu hemen. Lekuan lekuko deskribapenak baino haruntzago, egileak horman puntapaxez josi dituen bost istorio lehenik Europa zeharkatzen du, hurrengo biak Brasilen gertatzen dira, laugarrena Mesikon eta azkena idazlearen ohetik bertatik mugitu gabe. 109 orr.

http://www.elkar.com

miércoles, 19 de octubre de 2011

Gure barrioa 1975

Denon aberria haurtzaroan dagoela esan ohi da, han gorde ohi dugu gure izate sakonenaren sekretua eta hara itzuli ohi gara behin eta berriz, bidaiaria bere sorterrira bezala. Oroipenen gordailua ireki nahi izan du Xabier Mendiguren Elizegik, oroimenetik adina irudimenetik daukan nobela labur honetan. Gauza jakina da xarmagarri zaigula denoi norbere haurtzaroa, baina horren lilura irakurleari transmititzean datza idazlearen dohaina. Mendigurenek hamar bat urte zitueneko garaiak gogoratu ditu eta herri industrial bateko auzuneko mutikoen mundua berreraiki du, bere pobrean ederra, bere arruntean fantasiaz betea. Haurtzaroaren idealizazio guztietatik urruti. 118 orr.

viernes, 23 de septiembre de 2011

Beste eguzkia

Asunenbordako Domingo artzain bakartiak etxaldea utzi eta gazte denborako amodioarekin, Josefinarekin, bat egiteko asmoa dauka bere bizitzaren gainbeheran. Baina egitasmo horren bidean, bere jaioterria, Alkabehere, okupatu duen gazte taldea agertuko da. Zer izan dezakete komunean artzain zahar batek eta okupa lotsagabe batzuk? Guztiz kontrajarriak diruditen jarrerek bat egin al dezakete? Balizko batasun hori egia bihurtuko da, bikote zaharrak eta okupa gazteek Urruti-Etxarte-Uhalde eraikuntza enpresaren eraso higiezinari aurre egin behar diotenean. Baina zaila da gazte zein zaharrentzat bide egiten ari duen gizarte modernoari aurre egitea. Denbora amaitzen ari zaie guztiei. Beharbada, pertsonek zein bizimoduek, aurki egongo dira denak beste eguzkiaren argitan. 173 orr.

http://www.elkar.com